XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sorginkeria Bai berari edo bere ondoan esandakoak edo ateratzen diran ots edo soñu guztiak grabatzen dituzten tresna oiek atera edo sortu ziranean, da grabaketa-lanetan asi zenbaitek esan ote zuen oiek sorginkeriak zirala?.

Oraintxe badago ba aukera ortatik bakoitzak bere gogozko gauzak grabatu ta entzuteko.

Askotan entzun izan det bertsolari askok ere ez dutela gogozkoa dalako tresna ori ta ez naiz batere arritzen.

Beste edozer lanetan ari diranak bezalaxe bertsolariak ere beurek nai baño geiagotan egingo dituzte utsegiteak, ta arek zuk esanda bezela esango ditu gauzak.

Oiek ez dute zure okerrik zuzentzen.

Baña ori ez da ezer.

Mundu ontan ez da iñor zerbaitan deskuidatzen ez danik, ta segi aurrera.

Egia esan neretzako oso gogozko ta atsegiñak dira tresna oiek.

Oien bitartez zenbat bertso ta abesti goxo, zenbat trikitix edo soñu, ta beste zenbat kontu entzun ote ditugu bestela iñoiz entzungo ez genituenak?.

Grabaketa oieri ta euskal irratiei eskerrak, jakiña.

Oiek bear dan garaian artzeko, leku askotan da lan asko egin bear da ta gure euskal irratiak gogor ari dira lan ortan aspalditxoko urte auetan.

Bai iñoiz une goxo pranko pasa erazi ere ortarako zaletasuna dugunoi.

Gañera dirudi mundu ontako lanak bukatu dituzten zenbait, une batzuetan berriro guregan ekarri erazten dituztela.

Zenbait igande-goizetan, Uztapide, Xalbador, Marttin, Arozamena ta abarrek orain dela urte mordo bat nunbait egindako bertso-saioak Euskaleri Irratitik eskeitzen asten direnean, neri etzait iruditzen zuzenean beurei entzuten ari ez naizenik.

Ta zer esan Radio Popularek bolara batean egunero ematen zuen Txinparta saioan, ostegunetan.

Inazio Mari Atxukarro zanak nozbait kontatutako gertakizunak eskeintzen zituztenean?.

Nik uraxe ez nuen utsegingo, al bazan beintzat.

Ta une artan nork esan neri berari entzuten ez nengoenik?.

Ta geiago oraindik. Garai bateko baserrietako sukalde txokoak edo aietako oitura edo jokabideak ikusi egiten nituen.

Izan ere arrigarria zan gizon aren itzegiteko doai ura.

Gaur egun badaude, bai, gauza politak zinta oietan grabatuta daudenak une goxoa pranko pasa erazten digutenak.

Ez al da gauza pozgarria, orain dala urte-mordo bat egindako bertso-saioak noizean bein entzutea?.

Bertso-zaleak geranoi ez litzaiguke gustatuko garai batean Txirritak eta Pello Errotak sagardotegietan egiten zituzten bertso-saioak eta aien ateraldiak entzutea?.

Ta mutil kozkorrak giñanean ezagutu genituen trikitilari edo soñu-jole aiek jotako pieza aiek entzutea?.

Nola bertsolari, soñu-jole, txistulari, euskal abeslari ta abar, ospe aundiko gizon askoren lanak badira grabatu gabe geldituak, gaur askoren belarrietan oso atsegin izango ziranak.

Gaur lanean ari diranekin ez da orrelakorik gertatuko.

Gaurko bertsolari, trikitilari ta gañekoak ere bukatuko dute mundu-aldi au.

Bañan oien lanak or geldituko dira, euskera bizi dan arte noizbait beuren ondorengoak entzun al izateko.

Gaurko mundu zelebre ontan badago alaitasunaren premia, ta iñoiz naigabeak pixka bat arintzeko, ez datoz gaizki tresna oiek.

Kotxean-edo ibillaldi luze bat egin bear danean ere jarri zazu zeure gustoko zerbait eta askoz errezago pasako dezu bide ori.

Dana dala, asi berri artan zenbaitentzat sorginkeriak baziran ere gaur askorentzat oso gogozkoak dira, ta jarrai dezatela euskeraren eta Euskalerriaren onerako.